Instituto Munguía

"La conquistadora del mundo" en el instituto de Mungia

ACEX eta Normalkuntza proiektuek bideratuta Korta eta Juanito Oiarzabal -El conquistador del mundo- ETB programako bi protagonistekin batera neska taldearen burua den Iratí Anda, izan genuen D.B.H-ko 4.mailako neska-mutilekin.

Hitzaldi arrakastatsua izan zen neska honek lortutakoa, ikasleek egindako galdera-xorta kontuan hartzen badugu.

I.V.E.F-eko ikasketak urteetan luzatu zitzaizkion arren, bere pasioa "eskalatzea" zela kontatu zigun, Euskadi eta Españako txapelduna izana, edo Europa eta Asiako txapelketetan parte hartzeak ez zirela bat ere denbora galduak adierazten zien ikasleei.

- Une bakoitzean, gustoko kontuetan, jartzen dut daukadan guztia eta seguru nago beste kirol bat aukeratu edo praktikatu banu, han ere, goi mailakoa izatera iritsiko nintzela.Jarduera baten gure konfiantza guztia jartzen badugu, sinesten badugu egin beharreko horretan, fijo, markatutako helburua lortzen dugula- .

Ikasleen txutxumutxuetatik, badirudi, Iratiren hitzek beste ondono honako hau ere islatu edo transmititu nahi zutela "bizi ahal izateko beste lan egin eta gustoko jardueratan edo ekimenetan aprobetxatu denbora gauza materialen metaketan esklabo bihurtu barik.

Kirolaz disfrutatu, lagunak egin, gorputza landu ... baina gorputzari eta buruari atsedena ere eman behar zaie.

Mungiako institutuan erlaxatzeko une aktiboa praktikan jarri dugu eta gaur da eguna zelan geldiar~zi ez dakiguna.Pelota Tailerraz(pelotak eta takoak egin)hitz egiten ari naiz DBH~ko 1.,2. eta 3. mailetako ikasleak eta 3 gorputz heziketako irakasle tnurgildu ditu ACEX proiektuak, atsedenaldietan, jantoki ostekQ .denboran eta.beraien etxeetan.Jakina,

umeak, egiten ari den produktua bukatua ikusi nahi du eta ezinegonak astinduta, 1. mailako ume batek kontatzen zigun bezala-"gaueko 1 Oetan bukatu nuen larrua jostea" - etxera eramatera eragiten zuen.

Emaitza, ikaragarria;gauza bat da idazle honek kontatzea eta beste bat eurek egindako produktuak ikustea.Habilak oro, borobiltasunean, botearen alturean,golpearen goxotasuna edo gogortasuna ... ni, neu praktika honen gidaria izanik ez dakit euren mailan jarri ahal naizen.Agian, Irati Andak zioen bezala, gauzen sinesmenean datza helburuaren lorpena.

Animatuz gero:

Pelota bat egiteko materiala:

- Harrikoa egiteko latexko eskularrua(guantea).

Artilea

Haria Larrua Arteziak

J ostorratza Hari berezia Larruakeusteko iltzetxuak

Kalibrea( edukiz gero hobe)

Umetxoa:55mm-ko diametroa

Umea : 59mm-ko "

Gaztea: 62mm-ko "

Nagusia 65mm-ko "

Prozedura:

1. Eskularrua mozten joan tira luze bat lortu arte(zentÍmetro bat eta erdiko zabalera gutxi gora behera).

2. Batu eta borobildu eta noizbehinka, aurretiz, eskularruko hatzamar puntetik moztu ditugun eraztun txikia jarriko diogu atsedenaldia har dezagun( estutu egin behar da eta mina sortzen du gure hatzamarretan).

3. Latex-a bukatu ostean(zenbat eta latex gehiago eduki bote gehiago izango du), artilea jarriko diogu dagokion bolumena lortu arte( estuago edo laxuago jarri goxoago edo gogorrago izango da gure pelota)

4. hariarekin finkatuko dugu orain artekoa.

5. Behar dugun larrua zortzikoetan marraztu eta ebakiJosi baino lehen, hamarren bat minutu uretan busti(moztutako zortzikoak) joste prozesua errazago egin dadin.

Jolastera! !